Itsaslapurrak Monastegira iristen dira eta bertako fraideek, ezustean, eraso eta atxilotu egingo dituzte Jonas anaiaren aginduz. Iker eta Jarek ihes egitea lortuko dute erasoaren erdian ordea, eta txalupa txiki baten laguntzaz uharte zoragarri batetara helduko dira. Nizar eta Madame Pompidouk, etsipenari aurre egin eta Okzitaniako itsasartera jarraituko dute bidea bien bitartean. Eibarren aldiz, egoera larritu egingo da Ipar Afrikako Ligak Osintxuko portura eraso bortitza bideratu ostean. Eneko eta Iratik, Salahrekin aurrez adostu bezala, erasoa Muñoz eta Eibarreko gudarosteekin bat egiteko baliatuko dute haien lagun gisa agertuz. Osintxuko portuan babestuak, setiotik irteteko ezusteko bidea agertuko da bat-batean.
_____________
Fitxa Teknikoa:
Zuzendaria: Oier Aranzabal.
Gidoia: Xabier eta Martin Etxeberria.
Aktore zuzendaritza: Anartz Zuazua.
Aktoreak: Aitziber Garmendia, Eneko Sagardoy, Iñaki Beraetxe, Itziar Ituño, Anartz Zuazua, Amaia Hennebutte; Sara Cozar, Klara Badiola, eta Bikoiztaile euskaldunen elkarteko kideak.
Soinu diseinua: Oier Aranzabal eta Jon Gartziak, Ulu estudioan.
Jatorrizo soinu banda: Rafa Rueda eta Aritz Aranburu
Irudiak: Xabier Sagasta
Grabaketak: Xanti Salvador eta Koldo Corellaren estudioan
Zuzenketak eta editorea: Juan G. Andrés
Ekoizpena eta Koordinazioa: Cristina Tapia eta Xabier Etxeberria
Ulu Mediak EITB podkasterako espresuki ekoitzitako soinu fikzio podcasta.
view more