Eibarren, Baltzak Muñoz atxilotuko du, akabatu berri dituen Eneko eta Iratirekin batera Ipar Afrikako Ligaren espioi eta traidore izatearen salaketapean. Horrekin, Kofradixak, Baltza buruzagi goren duela, Eibarko Errepublika berriaren jaiotza aldarrikatuko du. Hari solte bat du ordea: Aitor. Honek, katakunbetan zehar soldaduengandik ihesi, Kofradixaren lurpeko portu ezkutua topatuko du. Bertan, Itauntzailearekin egin beharko du borroka handik bizirik ateratzekotan. Salah eta Ipar Afrikako Ligaren gudarosteak ere erasora joko du Eneko eta Iratiren heriotzaz ohartuta, nahiz eta Baltzak oraindik ere arma ezkutu bat baduen: zomorroak. Monastegian egoera ez da xamurragoa: Pompidouk Jare, Nizar Eta Iker Jonasen esku utziko ditu Jerome bere semea berreskuratzeko, nahiz eta amaiera ez den uste bezain ondo joango. Jonasek, opio eta diru truke hiru lagunak germaniarri salduta, Zuricheko portura iritsiko dira helikopteroz eta han ezusteko norbait izango dute zain.
_________________
Fitxa Teknikoa:
Zuzendaria: Oier Aranzabal.
Gidoia: Xabier eta Martin Etxeberria.
Aktore zuzendaritza: Anartz Zuazua.
Aktoreak: Aitziber Garmendia, Eneko Sagardoy, Iñaki Beraetxe, Itziar Ituño, Anartz Zuazua, Amaia Hennebutte; Sara Cozar, Klara Badiola, eta Bikoiztaile euskaldunen elkarteko kideak.
Soinu diseinua: Oier Aranzabal eta Jon Gartziak, Ulu estudioan.
Jatorrizko soinu banda: Rafa Rueda eta Aritz Aranburu
Irudiak: Xabier Sagasta
Grabaketak: Xanti Salvador eta Koldo Corellaren estudioan
Zuzenketak eta editorea: Juan G. Andrés
Ekoizpena eta Koordinazioa: Cristina Tapia eta Xabier Etxeberria
Ulu Mediak EITB podkasterako espresuki ekoitzitako soinu fikzio podcasta.
view more