Artxipelagoa podcastaren hirugarren eta azken denboraldiari ekingo diogu hamazazpigarren atalarekin batera. Germaniarren Federazioko lurrak bertatik bertara ezagutzera doaz gure protagonistak. Orainarte aditzera besterik ez zuten, eta esameasak ugari...
Jare, Iker eta Nizar Zuricheko portuan daude, Germaniar Konfederazioaren ateetan. Ustekabean hilda uste zuen ama ezagutu du Jarek eta bere iraganarekin talka egin du. Bitartean, Urbasako portuan Ipar Afrikako gudarosteak eta euskal artxipelagoko azken fakzioek euren estrategiak definituko dituzte. Aurrean ez dute arerio makala.
Fitxa Teknikoa:
Lasarte-Oriako Ulu estudioetan grabatu da, Jon Gartzia teknikariarekin.
Zuzendaria: Oier Aranzabal.
Gidoia: Martin eta Xabier Etxeberria
Ekoizpena: Cristina Tapia eta Xabier Etxeberria.
Aktore zuzendaria: Anartz Zuazua
Jatorrizko soinu banda: Rafa Rueda
Bikoiztaile Euskaldunen Elkartea
Besteak beste, aktore hauek hartu dute parte: Aitziber Garmendia, Eneko Sagardoy, Anartz Zuazua, Itziar Ituño, Klara Badiola, Iñaki Beraetxe, Asier Hormaza, Asier Hernandez eta Aner Peritz.
Artea: Xabier Sagasta
Eskertza berezia: Juan G. Andres eta Moritz Wollenberg.
Artxipeagoa, ULU Mediak EITB podkasterako espresuki ekoitzitako soinu fikzio podcasta da.
view more