Alpeen azpian, mendiaren barrenean ezkutatuta dagoen Germaniarren Ziutadelara iritsi dira trenez Jare eta bere lagunak. Liluratuta dago Jare hango aurrerapenengatik eta, batez ere, bere amarekin egoteagatik. Urbasan, Salah-ekin Ipar Afrikako Ligako buruzagiarekin elkartuko da Aitor indarrak batzeko ahaleginean. Bitartean Baltza, Eibarrera Germaniarren ontziak noiz iritsiko zain dago.
Fitxa Teknikoa: Lasarte-Oriako Ulu estudioetan grabatu da, Jon Gartzia teknikariarekin.
Zuzendaria: Oier Aranzabal.
Gidoia: Martin eta Xabier Etxeberria.
Ekoizpena: Cristina Tapia eta Xabier Etxeberria.
Aktore zuzendaria: Anartz Zuazua
Jatorrizko soinu banda: Rafa Rueda
Bikoiztaile Euskaldunen Elkartea
Besteak beste, aktore hauek hartu dute parte: Aitziber Garmendia, Eneko Sagardoy, Anartz Zuazua, Itziar Ituño, Klara Badiola, Iñaki Beraetxe, Asier Hormaza, Asier Hernandez eta Aner Peritz.
Artea: Xabier SagastaEskertza berezia: Juan G. Andres eta Moritz Wollenberg.
Artxipeagoa, ULU Mediak EITB podkasterako espresuki ekoitzitako soinu fikzio podcasta da.
view more